Eibar bat egingo du Korrikarekin! Eibarko Dendarien Elkartea ere bertan izango da
Euskararen aldeko ekimenik esanguratsuenetako bat den Korrika berriz ere Eibarrera iritsiko da aurten. Martxoaren 28an, 21:00ak aldera, herriko kaleak zeharkatuko ditu, giro berezia sortuz euskara ardatz hartuta. Aurtengo edizioan, 26 eragilek hartuko dute parte, eta horien artean izango da Eibarko Dendarien Elkartea ere. Elkarteak lekukoa eramango du, euskararekiko konpromisoa eta tokiko merkataritzaren inplikazioa agerian utziz. …
