Prest al zaudete X. Gilda Txapelketarako?

Aurtengo edizioa bereziki indartsua izango da, parte-hartze kopurua inoiz baino handiagoa izango baita: guztira 18 tabernak eman dute izena otsailaren 3tik 5era bitartean ospatuko den lehiaketan.

Parte-hartzaileak: Akara, Ametsa, Azkena, Baco Leku Ego Gain, Baco Leku Urkizu, Baisi, Banaka, Beleko, Bossa, Depor, Guridi, Kontent, Koskor, Kultu, Nuvola, Topa Leku, Trinkete eta Zelai Bide.

Epaimahaia eta sariak: Epaimahaikideak aurreko edizioetako berberak izango dira: Mireia Alonso, Josu Mugerza eta Xabier Albizu. Hauek bi sari nagusi banatuko dituzte: Gilda Tradizional Onena eta Gilda Berritzaileena.

Herritarrek ere zeresana izango dute, hirugarren saria boto bidez erabakiko baitute tabernetan jarriko diren kutxetan. Gainera, bozkatzera animatzen diren bezeroen artean sasoiko produktuekin osatutako saski eder bat zozkatuko da.

Prev Post
ATAL BERRIA! Entzungai dago jada K-bitaminaren dosi berria.
Next Post
ATAL BERRIA! Eskulangintza eta gaztetasuna K-bitaminaren dosi berrian.