Jose Mari Otegui, Oteguiko harakina, K-Bitamina podcasteko atal berrian

K-Bitamina podcastak atal berri bat argitaratu du, oraingoan Otegui harategiko Jose Mari Oteguirekin. Urte askotan zehar bere negozioaren aurrean egon den Jose Marik, bere lanbideari, bezeroekin duen harremanari eta auzoko komertzioek eguneroko bizitzan duten garrantziari buruz hitz egiten du elkarrizketan.

Nik uste dut horrelako komertzio bat gustatu egin behar zaizula. Tradizioz, nire senideak, osaba-izebak, gurasoak… denak dira harakinak”, dio Jose Marik, familiako tradizioari eta ofizioarekiko duen pasioari erreferentzia eginez.

Atal honetan betiko ofizioen balioa azpimarratzen da, baita gertuko merkataritzak auzoetan duen garrantzia ere. Harakinaren lanbideaz, bezeroekin sortzen den konfiantzaz eta urteetan zehar sortzen diren harreman hurbilez hitz egiten du Jose Marik, Eibarko komertzio txikiek herriko eguneroko bizitzari egiten dioten ekarpena gogoraraziz.

Horrelako negozioek gure auzoei bizitza, hurbiltasuna eta konfiantza ematen jarraitzen dute, eta K-Bitamina podcastak tokiko merkatarien istorioak ezagutzeko aukera ederra eskaintzen du atal bakoitzean.

Jarraian ikus dezakezu elkarrizketa osoa:

Prev Post
K-bitamina-ren atal berria: Sosola baserriaren artisau-ogiaren istorioa