Gabonetan Oparitu Eibar zozketako sariak banatu dira
Eibar Merkataritza Gune Irekiak (ECCA) gaur eguerdian, abenduak 23, banatu ditu Gabonetako kanpainako sariak bere bulegoan. Atzo egindako zozketan zortea lagun izan zuten herritarrak gerturatu dira euren EIBAR OPARITU TXARTELAK jasotzera.
Aurten, guztira, 250 euroko txartel bat eta 100 euroko hamar txartel banatu dira irabazleen artean. Zorionak guztiei!
Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatutako ekimen honek Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza du. Kanpainaren helburua argia da: herriko merkataritza txikia indartzea eta Eibarko kaleetan bizia mantentzea.
SUSTATU EIBARKO MERKATARITZA


