Soul eta Ttiki establezimenduen tokialdaketa

Eibarko merkataritza bizirik dago, hala islatzen dute Soul Estilistas ile-apaindegiaren eta Ttiki mertzeriaren azken tokialdaketek.

Hain zuzen ere, Soul Estilistas ile-apaindegiak San Agustin kaleko 3. zenbakian duen lokala utzi eta Errebal kaleko 20. zenbakira mugituko da. Horrela, Ttiki mertzeriak San Agustin 3ko lokala hartuko du, eta Toribio Etxebarria kaleko 18. zenbakiko establezimendua utzita.

Bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, Eibarko merkataritza-esparruan ibilbide luzea duten bi saltokien berrikuntza eta doikuntza ikusgarria dela eta.