Deskribapena

Pintura denda

JUNO pinturak apaintzeko, eraikuntzako, zaharberritzeko eta industriarako pinturak fabrikatzen ditugu duela 90 urte baino gehiagotik. Pinturaren sektorean lider gara eta nazioarteko mailan berariazko 95 denda baino gehiagotan banatzen ditugu gure produktuak. Gure 2 fabriketatik hornitzen ditugu, biak Bizkaian: bata eraikuntza eta dekorazio sektorearentzat eta bestea industria produktuentzat. Euskadi mailan, 10 saltokitik gora ditu JUNO Galdesak eta, haietan, apaintzeko eta industrian margotzeko sistema profesionalei erremintak eta makina eskaintzen diegu, eta baita beste hainbat produktu ere (paper margotua, espraiak…). Zerbitzu pertsonalizatuak ere eskaintzen ditugu, koloreak unean bertan sortzea, obrako aholkularitza eta laguntza teknikoa edo entrega obran, esaterako. 20 urte daramatzagu Eibarko dendatik zerbitzuak ematen. Handik, gogo handiz artatuko zaitugu zure margotze eta apainketa proiektuetan laguntzeko.

Kokapena