Merkatariak pozik daude Erosketa-Bonuen kanpainak izan duen harrerarekin

«Eskualdeko herrietako bezero ugari gerturatu dira eta gure eskaintza nota altuarekin baloratu dute», diote.

Eibarko merkatariek salmentak sustatzeko asmoz maiatza bukaeran martxan jarri zuten kontsumo-bonuen kanpaina «modu oso positiboan» baloratzen dute. Bonuen erosketa amaitutzat eman da eta kontsumitzeko azken eguna ekainak 18, igande hau, izango da.

153 establezimendu batu dira Eibarko Udalak bultzatutako ekimen honetara, zeinak 75.000 € jarri dituen Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin (EMGI) batera. Balantzea positiboa izan da merkatarientzat.