Eibarko Udalak eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGI) sustatutako kanpainaren barruan, patinatzeko izotz-pista, barrakak eta Gabonetako Haur Parkea egongo dira martxan, gabon hauetan. Errebalgo izotz-pistak bihar, abenduak 22, zabaldu ditu ateak, etaurtarrilaren 7ra arte egongo irekita, goiz eta arratsaldez (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara). Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da eta abenduaren 24an eta 31n, berriz, 19:30ean itxiko dute.
Zapatutik aurrera, abenduak 23, Astelena pilotalekuak Gabonetako Haur Parkea hartuko du, 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzako jarduera ugarirekin. Abenduaren 23an, 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean, eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an zabalduko dute, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era. Gabonen ostean ere, jarduerak martxan jarraituko du, martxora bitarteko zapatuetan.
Aipatutako guztietan ibili ahal izateko txartelak herriko denda eta tabernetan banatuko dituzte, 20 euroko gastua egiten duten bezeroen artean. Bonuei esker, doakoa izango da txanda, bonoak ez dituztenentzat aldiz, txandako 3€-ko ordaindu beharko dute.