Eibarrek argi utzi du Inauteriak kaleko festa direla!
Eibarrek berriro erakutsi zuen Inauteriak kalearen eta kuadrillen festa direla. Eguerdiko eguraldi kaskarra gorabehera, herriak giro ezin hobeari eutsi zion, eta parte-hartzea oso handia izan zen. Tabernen lehiaketan, Koskor taberna izan zen aipagarriena; dekorazio onenaren saria jaso zuen, ikusmina piztu zuen eszenaratze bati esker.
Egitarauak gaur, Inauteri-asteartearekin, jarraituko du. Horrela, gaur arratsaldeko 17:00etatik 18:30era bitartean, haur-jolasak egongo dira Untzaga plazan. Ondoren, 18:30ean, sardina txikiaren hileta egingo da.


