Udalak sare sozialetarako lehiaketa bat jarri du martxan, herritarrei Gabonetan Eibarko beren txoko kuttunena partekatzera gonbidatuz.
Ekimenak 2025eko abenduaren 1etik 2026ko urtarrilaren 6ra iraungo du, eta helburua da herriko Gabonetako giroa erakutsiko duen mosaiko bisual kolektiboa sortzea. Parte-hartzaile guztien artean, 500 eurotik gorako balioa duen saski berezi bat zozkatuko da, bertako produktuak, bi “Coliseoaren laguna 2026” txartel eta Oparitu Eibar Txartelak aurkituko ditu bertan irabazleak. Argazkia Instagramen edo Facebooken argitaratu behar da, …
