Bihar hasiko da neguko ‘Factoring’ merkealdi azoka Errebal Plazian
Eibarren neguko ‘Factoring’ merkealdi azoka egingo da otsailaren 24an, 25ean eta 26an, tokiko merkataritza bultzatzeko asmoz. Aurten 20 saltokik hartuko dute parte: 14k postu jarriko dute Errebal Plazian, eta beste 6k beren dendetatik bat egingo dute ekimenarekin. Hiru egunetan zehar, denboraldi amaierako produktuak aurkitu ahal izango dira beherapen bereziekin, 10:00etatik 20:00etara.
Azoka Eibarko Udalak eta Eibarko dendariek antolatzen dute, eta antolatzaileen esanetan, hiru egun horietan Errebal Plazia erosketak egiteko eta tokiko merkataritzaz gozatzeko topagune bihurtuko da. Inaugurazioa bihar, otsailaren 24an, izango da, 9:45ean, tokiko agintarien eta merkataritza-sektoreko ordezkarien presentziarekin.
Bestalde, …eta kitto! Euskara Elkartearen “Euskaraz primeran!” ekimena ere izango da bertan, Errebal Plazian, goizez 10:00etatik 12:00etara.
- Errebal Plazian parte hartzen duten dendak: Atelier 11, Burbujas y Más, Designed by Nona, Eskulan, Gigil Design, Glow Up, Gratzina, Guby, Helmet House, Kopiña, No Comment, Otaola Deskantsu Denda, Tximeleta, Txukuna.
- Euren dendetatik bertatik parte hartzen duten dendak: Askasibar, Bambi, Cedry, Farmalur Berria, Oskarbi, Pissa, Vieco.


