Bigarren eskuko udako azoka Errebalen

Bihar, maiatzak 31, bigarren eskuko produktuen azoka egingo da Errebal Plazan, 10:00etatik 14:00etara. Ingurumena zaindu eta objektuei bigarren bizitza bat emateko aukera paregabea izango da.

Zer aurkituko duzu?

  • Kirolerako, bidaietarako eta hondartzarako artikuluak.
  • Liburuak, musika eta zinema produktuak.

Umeentzako tailerra (11:30 – 14:00): Material birziklatuekin osagarriak egiteko saioak (30 minutukoak). Izena bertan eman beharko da.

Prev Post
Eibarrek 10 urteko braderie bat bizi izan zuen: musika, erosketak eta giro ona kaleetan
Next Post
Twins arropa dendak Debabarreneko “Bitxia” saria jaso du