Baditugu X. Gilda Lehiaketako irabazleak!
- 9 de February de 2026
- 11
- Uncategorized @eu
Epaimahaiak aurtengo edizioan aurkeztutako gilden maila bikaina azpimarratu du.
…eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako X. Gilda Lehiaketako epaimahaiak ostiral eguerdian izendatu ditu edizio honetako irabazleak. Mireia Alonsok, Josu Mugerzak eta Xabier Albizuk osatutako taldeak Zelai Bideri eman dio Gilda Tradizional Onenaren saria. Epaimahaikideen hitzetan, proposamen honek “gilda tradizional batek izan behar duen guztia biltzen du, osagaien kalitateaz eta zapore paregabeaz gain”.
Bestalde, Gilda Berritzailenaren saria Koskor tabernarentzat izan da. Epaimahaiaren arabera, gilda honek “osagai klasikoak mantentzen ditu, baina ukitu berritzailea emanez eta kalitatea zein zaporea zainduz”. Horrez gain, originaltasunean ere puntuazio altua lortu du.
Urtero bezala, hirugarren saria herritarren esku egon da. Boto guztiak zenbatu ostean, Topa-Lekuk eskuratu du Herritarren Saria.
Azkenik, epaimahaiak laugarren bati aipamen berezia eman nahi izan dio, berrikuntzaren kategoriari dagokionez: Trinketek aurkeztutako gildarentzat.
Bozketan parte hartu duten herritar guztien artean, elkarteak bertako produktuekin osatutako saski bat zozkatu du, eta Teresa Arizmendi izan da zorteduna.
Sari-banaketa ekitaldia datorren astean egingo da …eta kitto! elkartearen egoitzan.


