Atal honetan Hartara markaren sortzaile den Jone Olabarriren nondik norakoak kontatzen dira. Bere tailerreko ateak ireki ditu prozesu sortzaileaz, modaz eta ofizioaz hitz egiteko.
“Poltsa bakoitza bakarra da. Nik oihal zati bat margotzen dut, eta hortik ez dakit zenbat poltsa aterako diren.”
Solasaldi honetan, pieza bakoitza bakarra bihurtzen duen magiaz dihardu, baina baita beste gai garrantzitsu batzuez ere:
Eskuz egina eta bakarra: Oihala margotzen denetik poltsa edo motxila bihurtzen den arteko prozesua.
Gaztetasuna eta ofizioa: Zer suposatzen duen gaur egun, gaztea izanda, eskulangintzaren eta “slow fashion”-aren aldeko apustua egiteak.
Komunitatea sortzea: Sare sozialek nola laguntzen duten marka txiki baten inguruan jendea biltzen.
Tokiko moda garaikidea eta Eibarko talentu gaztea ezagutu nahi baduzu, eman play-ari eta jaso ezazu zure bitamina dosia!