Atal honetan Irritsa dendako Begoña Plazak bere ikuspuntua elkarbanatu digu. Arropa denda bat janzteko toki bat baino askoz gehiago dela erakusten digun solasaldia.
“Alternatiba askoz hurbilagoa eta gizatiarragoa gara. Zerbitzu handia ematen dio herriko jendeari, bizitza handia ematen dio herriari”.
Zertaz doa solasaldia zehazki?
Sektorearen bilakaera: Nola aldatu den tokiko merkataritza urte hauetan.
Esfortzua eta gertutasuna: Denda bakoitzaren atzean dagoen eguneroko lana.
Betiko negozioen balioa: Herriari bizitza eta arima ematen dioten guneak.
Eibarko merkataritzaren bihotza eta istorioa ezagutu nahi baduzu, play-ari eman besterik ez duzu egin behar!