Errege Magoak Eibarrera etorriko dira
Urtarrilaren 5ean Hiru Errege Magoak Eibarrera iritsiko dira, eta harrera guztia prest dago. Udal Margo Eskolako irakasleek eta ikasleek aurten arabiar dekorazioarekin apaindu dituzte karroza eta eszenatokiak. Ekitaldiak 17:00etan hasiko dira Ipuruan dantza erakustaldi batekin, eta 19:00etan kabalgata aterako da Untzagatik. Ibilbidea amaitzean, erregeek haurrei harrera egingo diete udaletxeko patioan..


