Amestiren “P&B Sinfonia”, Eibarko pintxo onena

Eibarko XXII. Pintxo Lehiaketak baditu irabazleak. Amesti tabernako “P&B Sinfonia” pintxoak lehen saria eskuratu du, epaimahaiak bere zaporea eta osagaien arteko oreka nabarmendu ostean.

Bestalde, Kultu tabernako “Txibipintxu” pintxoak bertako produktuen erabilera onenaren saria jaso du, eta Gure Kaiolako “Udazkena Kaiolan” izan da publikoaren gogokoena.

Sariak azaroaren 30ean banatuko dituzte, San Andres jaiaren ospakizunen barruan.

Tags:
Prev Post
Eibarko 22. San Andres Pintxo Lehiaketan 21 tabernak hartuko dute parte
Next Post
Eibar Modan desfilea azaroaren 6an itzuliko da Errebalera