XLIX. Antzerki Jardunaldiak: Eibarko agertokiek era guztietako ikuskizunak hartuko dituzte

Eibarko Coliseo antzokiak XLIX. Antzerki Jardunaldien aurkezpena hartu du gaur goizean. Jon Iraola alkateak azpimarratu duen bezala, hitzordu hau “herriko kulturaren zutoinetako bat da”, eta aurten ere kalitatezko proposamenekin dator: antzerkia, dantza, umorea eta haurrentzako ikuskizunak uztartuko ditu egitarauak.

Nahiz eta kaleko ekintzak urtarrilaren 23an hasiko diren Lekim konpainiaren eskutik, edizio honen irekiera ofiziala otsailaren 9an izango da. Egun horretan, Imanol Arias aktorea izango da protagonista Coliseoan, 19:00etan eskainiko duen “La casa” solasaldian.

Sarrerak eta hitzorduak Sarreren salmenta orokorra urtarrilaren 24an abiatuko da, 10:00etan.

  • Internet bidez: Urtarrilaren 24tik aurrera.
  • Leihatilan: Erosteko txandak urtarrilaren 22an eta 23an banatuko dira Coliseoan (17:30-19:30).
Prev Post
BIGARREN ATALA! Entzungai dago jada K-Bitaminaren dosi berria.
Next Post
ATAL BERRIA! Entzungai dago jada K-bitaminaren dosi berria.