Twins arropa dendak Debabarreneko “Bitxia” saria jaso du
Eibarko Twins saltokiak (Bidebarrieta kalea) Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren “10 Bitxiak” saria eskuratu du. Sari honekin, Debabarrena eskualdeko dendarik onenetakoa dela aitortu dute, tokiko merkataritzarekin duen konpromisoa eta kalitatea sarituz.
Ekitaldia ekainaren 6an ospatu zen, eta Gipuzkoako beste bederatzi dendarekin batera jaso zuen diploma Eibarko denda ezagunak.


