Gabonetako haur parkea
Haurren Parkea abenduaren 26an irekiko dute Eibarren, Gabonetako egitarauko jarduera nagusietako bat bezala, eta 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango da Astelena pilotalekuan. Hainbat egunetan eta ordutegi zabalarekin egongo da zabalik, Gabonetan eta urte hasieran. Ekimena Udalak eta Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak antolatu dute, familien aisialdia sustatzeko eta tokiko merkataritza bultzatzeko.


