Gabonetan Oparitu Eibar Txartela oparitzeko asmoa? Ez utzi azken unerako!
Erabiltzaile guztiei jakinarazi nahi dizuegu, barne-kudeaketak direla eta, Oparitu Eibar Txartelaren salmenta behin-behinean etenda geratuko dela astearte honetatik aurrera 2025/12/23.
Badakigu egun berezi hauetan txartela opari ezin hobea dela Eibarko merkataritza sustatzeko. Hori dela eta, Gabonetan txartela oparitzeko asmoa baduzu, zure erosketa aurreratzea eta asteartea baino lehen egitea gomendatzen dizugu.
Salmenta-zerbitzua egun batzuk barru jarriko da berriro martxan. Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko zuen ulermenagatik eta Eibarko merkataritzarekiko konpromisoagatik.


