Zapatu hontan Itzuliaren azken etapa Eibarren ospatuko
da. Lasterketak herriko trafikoan aldaketak eragingo ditu. Zapatuan txirrindulariak
14:00ak aldera Untzaga plazatik abiatu eta Eibartik 3 aldiz pasako dira Toribio
Etxebarriara 17:20 aldera helduz. Itzuliaren giroak inguruko bisitarien kopurua
handitzeaz gain, Eibarko saltokietan ere eragin positiboa izango du.
Merkatariei aukera paregabea emango die salmentak handitzeko eta negozioak
indartzeko.
Antolatzaileek gure herria kontuan izaten jarraituko dutela espero
dugu, ekitaldi honek Eibarko komunitateari ematen dizkion onura guztiak direla
eta.