Badator Udako Aukeren Azoka

Uztailaren 19, 20 eta 21ean emango zaio hasiera FACTORING “Udako Aukeren Azoka”-ren edizio berriari. Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak (ECCA) antolatzen du, Eibarko Udalarekin elkarlanean.

32 saltokik hartuko dute parte oraingoan, 20 Toribio Etxebarria kalean jarriko dira 10:00etatik 20:00etara. Beste 12ek beren saltokien barruan.

FACTORING-ak Eibarko merkataritza indartu eta ikusarazi nahi du, eta hiriko eta beste herri batzuetako publikoa erakarri ere. Saltokiek aukera paregabea izango dute denboraldi honetarako stocka eskaintza ezin hobeen bitartez erakutsi eta saltzeko. BERAZ, EZ GALDU AUKERA!

PARTE-HARTZAILEAK:
Bambi, Beittu, Burbujas Y Más, Designed By Nona, Eskulan, Farmalur, Gigil Design, Gratzina, Guby, Hartara, Helmet House, Hop Skate Shop, Ikusi, Kopiña, Moapics, No Comment, Otaola Deskantsu Denda, Pissa, Txukuna, Zorionak Jostailudenda.

HAIEN ESTABLEZIMENDUETAN:
Askasibar, Cedry, Comercial Zabala, Federópticos Igmar, Lahidalga, Los Chicos, Marais, Oskarbi, Ttiki, Twins, Vieco, Zentral Optika.