Ostiralean zabalduko ditu ateak Eibartek eta larunbatean Bigarren Eskuko Azokak

Eibarko artisauen elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako Eibartek ostiralean zabalduko ditu ateak, Untzagan. Aurtengoa 19.
edizioa izango da eta hamar bat stand egongo dira. Bertan artisaulanak (Zu gehi ni, Hartara, Isabel Orozco, Eskune, Bitxit Kool Lazaera, Mouxka, Eskulan) eta elikadura-produktuak (Lizagasar,
Galletiak, Egotza-Maison Dufrexe) erosi ahal izango dira. Urtarrilaren 5era arte zabalduko dute,
egunero, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean
izan ezik).

Larunbatean berriz, Gabonetako Bigarren Eskuko azokaren txanda izango da. Bertan azokaz gain, etxeko txikienek gabonetako apaingarriak egiteko aukera izango dute.

Erosketak egitera goaz?
Zerbait hartzera goaz?
Oparitu Eibar Txartela