Oparitu Eibar Promozio-Kanpaina berria

Eibarko Udalak, Eibarko Merkataritza Zentro Irekiarekin (ECCA) batera, Oparitu Eibar kanpainaren edizio berria jarriko du abian astelehen honetan, apirilaren 3an. Kanpaina berri honetan, 300 opari-txartel salduko dira, bakoitza 20 euroan, eta 30 euroko produktuak eta zerbitzuak eros daitezke. Interesa duten guztiek bost txartel eros ditzakete NAN bakoitzeko.

Oparitu Eibar kanpainaren helburua hirian kontsumoa sustatzea da. Guztira 300 txartel egongo dira eskura eta haien zenbatekoa ekainaren 30a baino lehen gastatu beharko da, Oparitu Eibar txartelaren kanpainara atxikitutako edozein establezimendutan. Txartela eskuratzeko sar zaitez www.erosieibarren.eus-en.

Erosketak egitera goaz?
Zerbait hartzera goaz?
Oparitu Eibar Txartela