Lege Oharra

Lege-informazioa eta pribatutasun-politika

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI), www.erosieibarren.eus webgunearen arduradunak, erabiltzaileen eskura jartzen du informazio hau, zeinaren bidez Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako obligazioak bete nahi baititu, bai eta webgunearen erabiltzaile guztiei erabilera-baldintzei buruzko informazioa eman ere.

Webgune honetara sartzen den pertsona orok erabiltzaile-papera bere gain hartu eta hemen ezarritako xedapenak zorrotz betetzeko konpromisoa hartzen du, baita aplikagarri den beste edozein lege-xedapen ere.

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) eskubidea du webgunean ager daitekeen edozein informazio aldatzeko, aurretik obligazio horien berri eman edo jakinarazi beharrik izan gabe, eta nahikotzat jotzen da www.erosieibarren.eus webgunean argitaratzea.

Webgunearen titulartasuna

Domeinua: www.erosieibarren.eus
Titularra: Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI)
IFK: G20873592
Helbide soziala: Untzaga plaza, 7 -20600 Eibar (Gipuzkoa).
Telefonoa: 943 20 66 69
Posta elektronikoa: [email protected]

Lege informazioa

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI), www.erosieibarren.eus domeinuaren bidez, Eibarri buruzko informazio orokorra eskaintzen du.

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI), aurretik abisurik eman beharrik gabe, bere domeinuan jasotako informazioa aldatu eta eguneratu egin dezake, bai edukiari dagokionez, bai diseinuari eta aurkezpenari dagozkienez.

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) erosieibarren.eus domeinuan jasotako diseinuaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra da, bestelakorik adierazi ezean. Erosieibarren.eus domeinuan jasotako edozein motatako markek edo zeinu bereizgarriek ere indarren dagoen legeriaren babesa dute. Horiek guztiak baimenik gabe kopiatzea, banatzea, merkaturatzea edo aldatzea jabetza intelektualaren eskubideen arau-haustea da.

Bai webgunean sartzea bai bertan dagoen informazioaz egin daitekeen erabilera, erabiltzen duenaren erantzukizunekoa da, ez beste inorena. Sarbide edo informazio-erabilera horretatik sor daitezkeen ondorioen edo kalteen inguruan Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) ez du inongo erantzukizunik izango, bere eskumenetan diharduenean derrigorrez bete behar dituen lege-xedapenak aplikatzetik ondorioztatzen diren jarduera guztietan izan ezik. Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren hirugarrenekin egindako esteken ondorioz sortutako inongo erantzukizunik.

Webgune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiliz gero, bai eta Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) jabego intelektualaren eta industrialaren eskubideei kalteak eta galerak eraginez gero, legez administrazio honi dagozkion egintzak gauzatuko dira, eta, hala badagokio, jarduera horretatik eratortzen diren erantzukizunak ere eskatu ahalko dira.

Webgunea erabiltzeko zehaztapenak eta baldintzak

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) udalerri honetako herritar guztien eta Internet erabiltzen duten guztien esku jartzen duen webgune bat da hau. Helburua da erabiltzaileei zerbitzua eta informazioa ematea, eta Eibarko herria eta bertako jarduera ezagutzera ematea ere.

Eskubide guztiak daude gordeta. Ez dago baimenik webgunea eta bertako edukiak aldatzeko.

Webgune honen bidez ematen den administrazio-informazioak ez du ordezkatzen Egunkari eta Buletin Ofizialetan publikatu edo argitaratu behar diren dokumentuen argitalpena, izan ere, horiek baitira dokumentuen edukiaren fede ematen duten argitalpenak.

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) ez da beste pertsona fisiko edo juridiko batzuengandik etorri eta webgunean edo esteken edo beste sistemen bidez agertzen den informazioaren edukiaren, zehaztasunaren eta eguneratzearen erantzule.

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) ez du erantzukizunik hartzen webgunean dagoen informazioaz beste hirugarren pertsona edo entitate batzuek egiten duten erabileran; hirugarren horiek zenbait dokumentu eta aplikatiboetarako dauden abisuei kasu egin beharko diote.

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) ez du bermatzen webguneak eta zerbitzariak birusik ez izatea; ez du bere gain hartzen webgunean sartzeagatik edo webgunean ezin sartzeagatik egon daitezkeen kalteen erantzukizunik.

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI), webgune honetako edukiak, informazioa, aplikatiboak…eta abar aldatzeko eta gehitzeko eskubidea du, eta edozein unetan egin dezake aurretik abisatzeke.

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) webgune honen funtzionamendua ahalik eta eraginkorrena izatea nahi du, eta sortu zeneko helburua betetzea; horregatik mantentzen du, eta xede hori lortzeko beharrezkoak diren bitarteko guztiak ipintzen ditu, baina ez du bere gain hartzen funtzionamenduan egon daitezkeen akatsen edo anomalien erantzukizunik.

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) webgunean agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak alda ditzake, eta, beraz, baldintza horiek aldian-aldian kontsultatzea aholkatzen du, aldaketak gerta daitezke-eta.

Webgune hau erabiltzeak bertan jasotako zehaztapenak eta baldintzak onartzea dakar.

Azalpenik edo informaziorik behar edo iradokizunak egin edo kexak jarri nahi izanez gero, bertako kexa, abisu eta iradokizunen atala erabil daiteke.

Erabilerarako baldintza nagusiak eta datu pertsonalak babesteko politika

Webgune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak baldintzak onartzen dituela inplizituki aitortzen duela. Baldintzekin ados egon ezean edo zalantzaren bat badu, eskatzen diogu ez erregistratzeko eta webgune hau ez erabiltzeko.

Erantzukizunak

Ez da bermatzen webgunerako sarbide jarraitua ezta bertan jasotako elementuak eta informazioak behar bezala bistaratzea, deskargatzea edo erabiltzea, baldin eta kontroletik kanpo dauden faktore edo inguruabarren ondorioz elementu edo informazio horiek eragotzi, zaildu edo eten egin badaitezke. Udalak ez du bere gain hartzen eskainitako eduki edo informazioetara sartzearen ondorioz har daitezkeen erabakien gaineko erantzukizunik. Zerbitzua edo erabiltzailearekiko harremana berehala eten ahal izango da, baldin eta antzematen bada Webgunearen edo bertan eskaintzen den edozein zerbitzuren erabilera bat Baldintza Orokor hauen aurkakoa dela. Ez gara Webgunearen erabileratik eratorritako kalte, galera, erreklamazio edo gastuen erantzule.

Bakar-bakarrik hartuko du bere gain, halako kalteak eragin ditzaketen edukiak lehenbailehen ezabatzearen erantzukizuna, betiere hala jakinarazten denean. Bereziki, ez du bere gain hartuko honakoen ondorioz erator daitezkeen kalteen erantzukizunik:

1. Interferentziak, etenak, akatsak, omisioak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak sistema elektronikoaren funtzionamenduan, telekomunikazio-linea eta -sareetako akatsek, gainkargek eta gabeziek eragindakoak, edo enpresaren kontroletik kanpoko beste edozein arrazoik eragindakoak.

2. Bidegabeko esku-sartzeak, programa gaiztoen bidez edo beste edozein bitarteko erabiliz eragindakoak, hala nola birus informatikoak edo beste edozein modu.

3.Webgunearen erabilera bidegabea edo desegokia.

4.Segurtasun- edo nabigazio-akatsak, nabigatzailearen funtzionamendu txar baten edo haren bertsio ez-eguneratuak erabiltzearen ondorioz eragindakoak. Webgunearen administratzaileak eskubidea du web-orriko edozein eduki edo informazio partzialki edo osorik erretiratzeko.

Baldintza hauek onartzea

Webgune hau erabiltzean, Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) irizten dio erabiltzaileak kontu handiz irakurri duela agiri hau eta bertan emandako aholkuak ulertu eta bete dituela.

Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politika honekin edo bertan emandako aholkuekin, mesedez, ez dezala erabili gure webgune hau. Geuretzat gordetzen dugu erabilera-baldintza hau aldatzeko eskubidea, hala egitea egokitzat jotzen dugunean. Aldaketa horiek egin ondoren erabiltzaileak Udaleko webgune hau edo beste bat erabiltzen segitzeak esan nahiko du aldaketa horiek goitik behera onartzen dituela.

Ezinbesteko kasua

Enpresak ez du bere gain hartuko zerbitzua eman ezinaren erantzukizunik, baldin eta ezintasun hori hornidura elektrikoaren etenaldi luzeen, telekomunikazio-lineen, gizarte-gatazken, greben, matxinaden, leherketen, uholdeen, Gobernuaren egintzen eta ez-egiteen ondorio bada, eta, oro har, ezinbesteko edo ustekabeko kasuen ondorio baldin bada.

Pribatutasun-politika

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) bere Pribatutasun Politikaren berri ematen du, nabigazioagatik edo zerbitzuak kontratatzeagatik www.erosieibarren.eus webgunearen bidez jaso daitezkeen erabiltzaileen eta bezeroen datu pertsonalen tratamenduari eta babesari dagokienez.

Alde horretatik, Tratamenduaren Arduradunak bermatu egiten du datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen dela, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasoa. Halaber, betetzen du 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoen babesari buruzkoa.

Webgunearen erabilerak Pribatutasun Politika hori onartzea dakar, bai eta Lege Oharrean jasotako baldintzak ere.

Arduradunaren identitatea

· Titularra: Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI)
· IFZ/IFK: G20873592.
· Helbidea: Untzaga plaza, 7 -20600 Eibar (Gipuzkoa).
· Helbide elektronikoa: [email protected]
web-orria: www.erosieibarren.eus

Datuen tratamenduan aplikatutako printzipioak

Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, Europako araudi berrira egokitutako printzipioak aplikatuko ditu Eibarko Merkataritza Gune Irekiak (EMGI):

· Zilegitasun-, leialtasun- eta gardentasun-printzipioa: Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) beti eskatuko du datu pertsonalak tratatzeko baimena, helburu jakin baterako edo batzuetarako izan daitekeena; helburu horien berri aldez aurretik emango zaio herritarrari.

· Datuen minimizazioaren printzipioa: Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) eskatutako xederako edo helburuetarako behar-beharrezkoak diren datuak baino ez ditu eskatuko.

· Datuak gordetzeko epe-mugaren printzipioa: Datuak tratamenduaren helbururako edo xedeetarako behar-beharrezkoa den denboran baino ez dira gordeko.
Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) kasuan kasuko epearen berri emango dio herritarrari. Harpidetzen kasuan, Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) aldian-aldian berrikusiko ditu zerrendak, eta denbora luzean aktibo ez dauden erregistroak ezabatuko ditu.

· Integritate- eta konfidentzialtasun-printzipioa: herritarraren datuak segurtasuna, konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzeko moduan tratatuko dira. Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) beharrezkoak diren neurriak hartzen ditu hirugarrenek baimenik gabe sartzea edo erabiltzaileen datuak behar ez bezala erabiltzea saihesteko.

Datu pertsonalak eskuratzea

Webgunean nabigatzeko ez da beharrezkoa inolako datu pertsonalik ematea.

Herritarraren eskubideak

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) jakinarazten du herritarrak, bere datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duela:

· Jasotako datuetara sarbidea eskatzeko.
· Datuak zuzentzea edo ezereztea eskatzeko.
· Haien tratamendua mugatzea eskatzeko.
· Tratamendua aurkaratzeko.
· Datuen eramangarritasuna eskatzeko.

Eskubide horiek baliatzea kontu pertsonala da, eta, beraz, interesdunak zuzenean baliatu behar du, Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) zuzenean eskatuta. Horrek esan nahi du bere datuak noizbait eman dituen edozein bezero, harpidedun edo laguntzailek Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) jo eta informazioa eska dezakeela jasotako datuei eta haiek eskuratzeko moduari buruz; halaber, eska dezake datu horiek zuzentzea, datu pertsonalen eramangarritasuna, datuen tratamenduari uko egitea, erabilera mugatzea edo Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) fitxategietan dauden datuak ezeztatzea.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko, transferitzeko eta aurkaratzeko eskubideak erabiltzeko, mezu elektroniko bat bidali behar da [email protected] helbidera, zuzenbidean baliozkoa den frogarekin batera, hala nola NANaren fotokopia edo baliokidea.

Herritarrak benetako babes judizialerako eskubidea du, bai eta kontrol-agintaritzan erreklamazio bat aurkeztekoa ere, kasu horretan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, baldin eta uste badu dagozkion datu pertsonalen tratamenduak Erregelamendua urratzen duela.

Datu pertsonalen tratamenduaren xedea

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) mezu bat bidaltzeko www.erosieibarren.eus webgunera konektatu, buletinean harpidetu edo kontratazio bat egiten denean, informazio pertsonala ematen da, eta horren arduraduna Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) da. Informazio horrek izaera pertsonaleko datuak jaso ditzake, hala nola, IP helbidea, izen-abizenak, helbide fisikoa, posta elektronikoaren helbidea, telefono-zenbakia eta bestelako informazioa. Informazio hori ematean, herritarrak baimena ematen dio Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) bere informazioa jaso, erabili, kudeatu eta bildu dezan, Lege Oharrean eta Pribatutasun Politika honetan deskribatzen den bezala.

Beste helburu batzuk daude Titularrak herritarraren datu pertsonalak erabiltzeko:

· Lege Oharrean eta aplikagarria den legean jasotako baldintzak betetzen direla bermatzea. Horrek berekin ekar dezake erremintak eta algoritmoak garatzea, webguneari jasotzen dituen datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen lagunduko diotenak.
· Webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuak babestu eta hobetzea.
· Nabigazioa aztertzea. Titularrak identifikaziorik gabeko beste datu batzuk jasotzen ditu, herritarra Webgunean nabigatzen ari dela, ordenagailuan deskargatzen diren cookieak erabiliz lortzen direnak; horien ezaugarriak eta helburuak Cookieen Politikan daude zehaztuta. Sare sozialak kudeatzea. Titularrak sare sozialak erabiltzen ditu. Erabiltzailea sare sozialetan Titularraren jarraitzaile egiten bada, atal horrek arautuko du datu pertsonalen tratamendua, bai eta kasuan kasuko sare sozialari dagozkion eta aldez aurretik onartu dituen erabilera-baldintzek, pribatutasun-politikek eta sarbide-araudiek ere.

Datu pertsonales segurtasuna

Herritarraren datu pertsonalak babesteko, Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) zentzuzko neurri guztiak hartzen ditu eta industriaren jardunbide onenak jarraitzen, datu horiek galtzea, gaizki erabiltzea, bidegabe eskuratzea, zabaltzea, aldatzea edo suntsitzea saihesteko.

Beste webgune batzuen edukia

Webgune honen orriek txertatutako edukia izan dezakete (esaterako, bideoak, irudiak, artikuluak, eta abar). Beste webgune batzuetako eduki txertatuak beste webgunea bisitatu izan balitz bezala funtzionatzen du.

Webgune horiek herritarraren datuak jaso ditzakete, cookieak erabili, hirugarrenen jarraipen gehigarriko kode bat txertatu, eta herritarraren interakzioa gainbegiratu kode hori erabiliz.

Cookieen politika

Webgune honek beharrezkoa du cookieak erabiltzea, ondo ibiliko bada; cookieak web-nabigatzailean biltzen den informazioa dira.

Cookieen Politika izeneko orrian kontsulta daiteke cookieen bilketaren, xedearen eta tratamenduaren politikari buruzko informazio osoa.

Datuen tratamendurako legitimazioa

Datuen tratamendurako lege-oinarria hauxe da: adostasuna.

Datu pertsonalen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) emandako datuak zuzenak, osoak, zehatzak eta gaurkotuak izateko, bai eta behar bezala eguneratuak mantentzeko ere.

Webguneko erabiltzaile gisa herritarra orrira igortzen dituen datuak egiazkoak eta zuzenak izatearen erantzule bakarra da, eta Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) ez du gai horri buruzko inolako erantzukizunik.

Onarpena eta adostasuna

Herritarrak aitortzen du, webguneko erabiltzaile den aldetik, informazioa jaso duela izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko baldintzen gainean; halaber, onartzen duEibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) datu horiei ematen dien tratamendua eta ados dago harekin, betiere Pribatutasun Politika honetan adierazitako moduan eta xedeetarako.

Ezeztatzeko aukera

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko, transferitzeko eta aurkaratzeko eskubideak erabiltzeko, mezu elektroniko bat bidali behar da [email protected], zuzenbidean baliozkoa den frogarekin batera, hala nola NANaren fotokopia edo baliokidea.

Eskubide hori baliatzeak ez du barne hartzen Eibarko Udalak (Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza) administrazio-, lege- edo segurtasun-helburuekin derrigorrez gorde behar duen daturik.

Pribatutasun Politikaren aldaketak

Eibarko Merkataritza Gune Irekia (EMGI) Pribatutasun Politika hau aldatzeko eskubidea izango du, lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara eta industriaren praktiketara egokitzeko.

Politika horiek indarrean egongo dira, harik eta behar bezala argitaratutako beste batzuen bidez aldatzen diren arte.

Erosketak egitera goaz?
Zerbait hartzera goaz?
Oparitu Eibar Txartela
Abrir chat
1
Kaixo!!
Esaiguzu zein den zure kontsulta eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

WhatsApp bidezko arreta-zerbitzua:
Al - Og 9:30 - 16:30
Or 8:30 - 14:30

//////////

¡Hola!
Dinos cuál es tu consulta y te responderemos lo antes posible.

El servicio de atención por WhatsApp es:
Lu - Ju 9:30 - 16:30
Vi 8:30 - 14:30

//////////
Erosieibarren.eus