Gigilen denda fisikoak ateak ixten ditu baina online aurkituko duzu

Gigilen denda fisikoak ateak ixten ditu, produktu berriak garatzen eta dendan kalitatezko arreta ematen behar den denbora ezaren ondorioz hartutako erabakia. Bezeroei arreta emateak eta denda kudeatzeak denbora baliotsua darama, eta denbora hori produkzioan eta sormenean aprobetxa daiteke.

Orain, lehentasuna produktua hobetzea eta aparteko zerbitzua eskaintzea da, eta horregatik hartu da denda fisikoa ixteko erabaki zaila, hala ere, bere produktuak online salduko ditu https://gigildesign.es/ webgunean.

Dagoeneko beste hiru pertsonarekin partekatutako gune berri baten egongo dela ziurtatu du, non aldez aurretik hitzordua eskatu duten bezeroek pozik hartuko dituen. Gainera, ate irekiak egingo dira eta ikastaroak eskainiko ditu.

Atal berri honekin batera, produktuen eskaintza zabaldu egingo da, orain Helmet House Concept Storen eskuragarri daude bere produktuak eta aurrerago, iragarriko diren beste denda batzuetan ere erosi ahal izango dira. Behin betiko itxiera arte, otsailaren erdialderako programatua (xehetasunak geroago partekatuko dira bere sare sozialen bitartez), dendak beherapen ugari eskainiko ditu bere bezeroei esker on gisa.