Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkarteak (EMGI) abenduaren 26an egindako zozketaren irabazleei 1.000 €ko txartela eta 100 €ko 10 txartelak eman dizkie bere bulegoan.
Zozketa EMGIk antolatutako GABONETAN OPARITU EIBAR kanpainan erositako 172 txartelen artean egin da.
1.000 €ko sariaren irabazlea Beatriz Eguren izan da, eta 100 €ko 10 txartelen irabazleak Nora Ruiz, Toni Viña, Xabier García, Igor Isasi, Inma Elvira, Elixabeth Egaña, Ana Mandiola, Naiara Samper, María Jesús Aizpurua eta Arrate Arrieta izan dira.
Ekimen berri hau Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatu du, Eibarko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatuta, guztira 10.000 €-tik gorako kontsumoa eragin du Eibarko merkataritzan.