Oskar ile-apaindegi eta bizartegia
Deskribapena
Gizonezkoen ile-apaindegi eta bizartegia
Ile-apaindegia izateaz gain, ilea ez erortzeko tratamendu pertsonalizatuak ere egiten ditugu eta ileko gaixotasun ezberdinen inguruan aholkatzen dugu. Bizarra estilo tradizionalean mozten dugu eta aurpegi bakoitzaren fisionomiaren arabera bizarraren diseinua egiten dugu. Bizar-labana erabiltzen eta degradatuak egiten adituak gara. Gure lokalean fisioterapia eta osteopatia, estetika eta depilazio zerbitzuak eskaintzen ditugu.