Informazioa

Produktuak:

  • Barazkiak eta lekaleak: Porruak, Zerbak, Aza, Brokoli, Azalorea, Romanesko, Erremolatxa, Perexila, Apio, Lekak, Ibarrako piperrak, Espinakak, Patatak, Letxugak, Eskarolak…
  • Fruta eta fruitu lehorrak: Sagarrak, Pikuak, Limoiak, Intxaurrak.
  • Esnekiak: Ardi gazta eta Ardi esnea
  • Okela: Bildotsa
  • Loreak

Salmenta puntuak:


Deskribapena:

Eneritz Alberdi Mandiola Gañekuan jaio eta bizi izan da txikitatik, eta oso ondo ezagutzen ditu baserriko bizimoduaren gorabeherak.

Ortuan sasoiko barazkiak eta lekariak landu, eta Errebaleko merkatu-plazan saltzen ditu eskuarki ostiraletan. Merkatu-plazaren postuan bere baserriko beste produktu batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola, pikuak, limoiak, intxaurrak, eta baita berak jasotako basaloreak ere.

Gaur egun 100 bat ardi ditu. Ardi horietatik lortutako esnearen parte bat zuzenean saltzen du, eta beste bat gaztak egiteko erabiltzen du. Arkumeak Urkizuko Mugika harategian saltzen dira.

Erosketak egitera goaz?
Zerbait hartzera goaz?
Oparitu Eibar Txartela