Itturrua Goikoa Baserria
Informazioa
Produktuak:
- Okela: Aberdeen Angus Txahala, Moxala eta Euskal-Txerria
Salementa puntuak:
- WhatsApp* bitartez: 685 78 48 41. Eskariak difusio zerrenda bitartez. Banaketa hileko lehen astelehenean.
- Basagunea (Errebal plazia)
- Okelia harategia (Soraluze)
- Idoia denda (Mallabia)
Deskribapena:
Jol Igartua eta Andoni Barandika 2015ean hasi ziren abeltzaintza ekologikoaren alorrean lanean, Aberdeen Angus Portugal arrazako bi behirekin. Orduz geroztik, behi-kopurua handitzen joan da, eta lanean hasita daude baita moxalekin eta Euskal Txerri arrazako txerriekin ere.
Horregatik, Itturrua Goikoa baserri inguruko zelaiak egokitu dituzte; gaur egun 50 hektareako azalera dute eta 50 behi eta txahalentzako tokia duen ukuilua dute. Hontaz aparte 10 txerri eta 10 mendiko behorrentzat borda ere dute.
* Salmenta WhatsApp bidez: Jolek eta Andonik zerrenda bat dute eskuragarri dagoen haragiaren berri emateko eta eskaerak jasotzeko. Banaketa hilero egiten da, hilaren lehen astelehenean. Normalean, haragia (txuletak, saiheskiak, haragi gisatua, xerrak, haragi txikitua…) 5 kg-ko sortetan saltzen da.
Non dastatu:
Ziurtagiriak: