Deskribapena
Plater bereziak, ardoak eta pintxoak
Baratze Gourmet jatetxea Eibarren finkaturiko kontzeptu gastronomiko berri bat da, hurbileko eta kalitatezko osagai eta produktuekin soilik lan egiten duen taberna-jatetxea. Gure sukaldetik ateratzen diren platerak, pintxo bereziak eta errazioak dastatzera gonbidatzen zaitugu, espazio eta giro atseginean, jatorri-deitura ezberdinetako ardo bikainez lagunduta.
Eta sukaldean aritzeko astirik edo gogorik gabe bazabiltza, lasai, gure produktuak eta jakiak bertan hartu eta etxera edo noranahi eraman ditzakezu zure kabuz, take away gourmet formatuan. Gozatu Baratze Gourmet esperientziaz zuk nahi duzun tokian, zuk nahi duzun pertsonez inguratuta.
Eibarren taberna edota jatetxe on eta ezberdin baten bila bazabiltza, pasa zaitez Bidebarrieta 39tik, Urkizuko parkearen ondoan. Ez zara damutuko.
Online eskaerak egiteko eramateko.eus -en aurkitu gaitzakezu.