Amazabalegi
Informazioa
Produktuak:
- Barazkiak: Tipulinak, Letxugak, Tomateak, Porruak, Azak, Azaloreak, Brokoliak, Zerbak, Kipula Gorriak, Kalabazak, Berakatzak, Azenarioak…
Salementa puntuak:
Deskribapena:
Ander Urkiak 2020an hartu zuen Amazabalegi baserria eta hara joan zen bizitzera, kaleko bizimodua atzean utzita, lurrari eta nekazaritzari lotutako bizimodu baten aldeko apustua egiteko.
Autokontsumorako ortu batekin hasi, eta, 2023an, nekazaritzako produktuen saskiak saltzen hasi zen inguruko jendearen artean. Horrek izan zuen harrera ona ikusita, beste lursail batzuk prestatu zituen, ekoizpena handitu, eta 2024tik astero banatzen du produktuen sorta bat Ibarkurutze fruta-dendaren bidez.
Proiektu hau, sasoiko barazki ekologikoen komertzializazioan oinarritua, modu organikoan hazten ari da, Ander ortuko sekretuak ikasten doan heinean.