Erosketa-Bonuen kanpaina berria abian da

Datorren astelehenean, maiatzaren 22an, goizeko 9:00etan, Eibarko Udalaren dirulaguntzarekin eta Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkartearekin lankidetzan, Erosketa-Bonuen kanpaina berri bat hasiko da,  Eibarko 150 establezimendu baino gehiagotan produktuak eta zerbitzuak erosteko.

Kanpaina honetan, 3 bonu mota egongo dira, honako ezaugarri hauekin:

  • MERKATARITZA ETA ZERBITZU BONUAK; 50 €-ko balioarekin, 40 €-tan erosita.
  • OSTALARITZAKO BONUAK; 20 €-ko balioarekin, 15 €-tan erosita.
  • JANARI-DENDETAKO BONUAK; 20 €-ko balioarekin, 15 €-tan erosita.

Erosketa-Bonuak online erosi ahal izango dira erosieibarren.eus web gunearen bidez.

60 urtetik gorakoek  EGO-GAIN 18 behean gaitutako lokalean ere erosi ahal izango dituzte Erosketa-Bonuak.

Kategoria bakoitzean, gehienez 2 bonu erosi ahal izango dira NAN, AIZ edo pasaporteko.

Kontuan hartu beharreko aldaketa garrantzitsu bat Erosketa-Bonuak jasotzeko lokala tokiz aldatzen dela da. Oraingoan EGO-GAIN 18 behean jaso beharko dira.

EZ GALDU AUKERA ETA LORTU ZURE EROSKETA-BONUAK!