Datorren astelehenean, maiatzaren 22an, goizeko 9:00etan, Eibarko Udalaren dirulaguntzarekin eta Eibar Merkataritza Gune Irekia Elkartearekin lankidetzan, Erosketa-Bonuen kanpaina berri bat hasiko da, Eibarko 150 establezimendu baino gehiagotan produktuak eta zerbitzuak erosteko.
Kanpaina honetan, 3 bonu mota egongo dira, honako ezaugarri hauekin:
MERKATARITZA ETA ZERBITZU BONUAK; 50 €-ko balioarekin, 40 €-tan erosita.
Erosketa-Bonuak online erosi ahal izango dira erosieibarren.eus web gunearen bidez.
60 urtetik gorakoek EGO-GAIN 18 behean gaitutako lokalean ere erosi ahal izango dituzte Erosketa-Bonuak.
Kategoria bakoitzean, gehienez 2 bonu erosi ahal izango dira NAN, AIZ edo pasaporteko.
Kontuan hartu beharreko aldaketa garrantzitsu bat Erosketa-Bonuak jasotzeko lokala tokiz aldatzen dela da. Oraingoan EGO-GAIN 18 behean jaso beharko dira.