Eibarrek berriz ere bere kaleak bete zituen Braderie-rekin

Joan den ostiralean, maiatzak 16, Eibarrek Braderixaren edizio berri bat ospatu zuen, tokiko merkataritzaz bestelako giro batean gozatzeko pentsatutako jardunaldia. 30 dendak baino gehiagok parte hartu zuten, euren produktuak kalera ateraz eta auzokide eta bisitariei gertuko eta aire zabaleko erosketa esperientzia eskainiz.

Egun osoan zehar musika, giro ona eta publiko guztiarentzako proposamenak egon ziren: pintxo-pote berezia saltokietan banatutako tiketekin, haurrentzako tailerra Errebalen eta arratsaldea kalez kale alaitu zuen txaranga besteak beste.

Ekimena Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatu zuen, eta berriro erakutsi zuen herriko saltokiek asko dutela eskaintzeko bat egin eta kalera ateratzen direnean. Eskerrik asko egunaz gozatzera hurbildu zineten guztiei.

Erosketak egitera goaz?
Zerbait hartzera goaz?
Oparitu Eibar Txartela