Maiatzak 11an, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko da, Untzaga Plazan. Egoaizia, Aldatzen eta Proyde-Proega elkarteek antolatutako azoka 10:00etatik 14:30era izango da, eta bertaratzen diren guztientzat esperientzia aberasgarria izango da inolako dudarik gabe. Era berean, azokak inguruko herrietako jendea Eibarrera etor dadin bultzatuko du, gure saltokiez eta ostalaritzaz gozatu ahal izateko.
“Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna: Giza eskubideetan duintasunean eta ingurumenaren babesean arreta jarriz, genero-ikuspegitik” lelopean, azokak bidezko merkataritzaren garrantzia eta emakumeek eremu horretan duten funtsezko zeregina nabarmendu nahi ditu.
Bertaratzen direnek hamaika jardueraz gozatu ahal izango dute: zuzeneko sukaldaritza ikuskizuna, haurrentzako tailerrak, bidezko merkataritzako produktuen dastaketa eta salmenta, saskien zozketak…
Aprobetxatu aukera hau mundu bidezkoago eta jasangarriago baten alde hausnartzeko eta jarduteko.