Egoaizia Elkarteak Eibarko kontsumo arduratsuaren mapa aurkeztu du

Egoaizia elkartea Gobernuz Kanpoko Erakundea da, eta gizarte bidezkoagoak, demokratikoagoak eta solidarioagoak eraikitzeko lan egiten du.

Urriaren 8an Egoaiziak “Eibar Eraldatuz” proiektua aurkeztu zuen, kontsumo arduratsua sustatu nahi duen formatu digitaleko tresna interesgarri eta praktikoa. Plataforma hau, mapa bat da. Bertan, ekonomia solidarioagoa babesten duten negozio-direktorio bat kontsulta daiteke.

Mapa honek gizartearekiko eta planetarekiko ekonomia adeitsuagoa babesten duten Eibarko negozioak edo gizarte-zerbitzuak non dauden erakusten du.

Direktorioan mota guztietako dendak aurki daitezke: moda eta osagarriak, konponketak, etxea eta dekorazioa, elikadura osasungarria, ongizatea, haurrentzako ekimenak, aholkularitza, tailerrak eta prestakuntza…

Hemen kontsulta dezakezu “Eibar Eraldatuz” programaren mapa: https://egoaizia.org/eibar-transformador/

Erosketak egitera goaz?
Zerbait hartzera goaz?
Oparitu Eibar Txartela