Baratze Gourmet tabernak irabazi du Eibarko XIX pintxo lehiaketa

Hamahiru tabernek parte hartu dute XIX. edizio honetan. Epaimahaiak Pintxo onenaren saria ‘Baratze Gourmet’ tabernari ematen dio, ‘Gorringo eta Onddoa’ pintxoagatik. Garaiko produktuen erabilera eta teknikaren mailagatik aukeratu dute garaile (150€, diploma Arrate Kultur Elkartea eta garaikurra Udalaren eskutik).

Bestalde, bertako produktuekin egindako pintxo onenari saria Trinkete tabernaren ‘Sardinatxoa’ pintxoak irabazi du. Arrain eta barazkien konbinazioak egin du pintxo hau desberdin (150€ Udala eta diploma AKEren eskutik).

Eta publikoaren saria berriz, Amestiren “Carrillera de la Juani’ pintxorentzat izan da (150€ MGI eta diploma AKEren eskutik).

Sari banaketa, azaroaren 30ean San Andrés Azokan izango da.

Erosketak egitera goaz?
Zerbait hartzera goaz?
Oparitu Eibar Txartela