‘Umeak Eskolara’ eta ‘Dirulaguntzak ikasleei’ familientzako laguntzak

Ikasturte hasierarekin batera, “Umeak Eskolara” eta “Dirulaguntzak Ikasleei” programak martxan jarri dira. Eibarko Udalak dirua bideratuko du Eibarko saltokietan erosketak egiteko. Horrela, udalak eta ECCAk Eibarko merkataritza-sektorea indartu nahi dute.

Erosketak 2024ko irailaren 2tik urriaren 31ra bitartean egin behar dira, eta ezinbestekoa da arropa, oinetakoak, kirol-materiala, eskola-materiala (testuliburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak erostea Eibarko saltokietan. Ikasle bakoitzak 60,10 € jaso ahal izango ditu. Kanpaina horretarako ERREBAL 11-n bulego bat gaituko da.

“Umeak Eskolara” programa 2009ko urtarrilaren 1etik 2022eko abenduaren 31ra bitartean jaio eta 2024ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean Eibarren etenik gabe erroldatuta dauden adingabeen (harrera-zentroak izan ezik) guraso, tutore edo familia-harrerako pertsonentzat da.

“Dirulaguntzak Ikasleei” programaren kasuan, irakaskuntza arautuko edo okupazionaleko ikasketak, master edo doktorego homologatuak egiten ari diren ikasleak eta helduentzako ikastetxe publikoetan (HHE) ikasketak egiten ari diren pertsonak dira laguntzen hartzaileak.

+INFO: PEGORA edo www.eibar.eus

Erosketak egitera goaz?
Zerbait hartzera goaz?
Oparitu Eibar Txartela