Azaroaren 22an Errebal Plazian moda desfilea egingo da herriko dendekin

Azaroaren 22an, Eibar moda pasabide bihurtuko da, bertako hainbat denda bilduko dituen ekitaldiari esker. 19:00etatik aurrera, Errebal Plazia izango da hiriko denden moda eta estiloko azken joerak aurkeztuko dituen desfilea.

Desfilean Eibarko 20 establezimenduk baino gehiagok parte hartuko dute, eta euren arropa, osagarriak eta modako produktuak erakutsiko dituzte. Adarabar, Bambi, Beittu Audioptika, Corral, Designed by Nona, Doroti, Federópticos Igmar, Gigil Design, Gratzina, Guby, Hartara, Helmet House, Ikusi, Irritsa, Kopiña, Laguinda, Moapics, No Comment, Pissa, Roblaz Atelier, Txukuna, Vieco, Zentral Optika, Blenda, Dolce Vita, Luhma, Soul eta The Look izango dira desfileko parte-hartzaileak.

Ekitaldi honen helburua tokiko saltokien sormena eta kalitatea nabarmentzea da, Eibarko moda sustatuz. Gainera, aukera paregabea izango da tokiko saltokiak publiko berrietara iristeko eta beren produktuak eta zerbitzuak ezagutarazteko.

Erosketak egitera goaz?
Zerbait hartzera goaz?
Oparitu Eibar Txartela