Otsailaren 28tik martxoaren 1era, Neguko Aukeren Azoka itzuliko da Eibarrera. Aurten, bertako 26 saltokik hartuko dute parte ekitaldian, horietako 17 Errebal Plazian kokatuak eta 9 euren lokaletan.
Eskaintza jasanezinak, deskontu bereziak eta prezio zoragarriak dituzu zain hainbat eta hainbat produktutan: arropa, oinetakoak, dekorazioa, etxea, kirola… Aurkitu behar duzun guztia prezio zoragarrietan!
… eta Kitto! Euskara Elkarteak Euskaraz Primeranen stand bat izango du, jarduera komertzialean euskararen erabilera sustatzeko. Jarduera ludiko batean parte hartu eta opari-poltsa bat lortzeaz gain, 100 euroko Oparitu Eibar txartela irabazteko zozketan parte hartu dezakezu.
Berritasun gisa, martxoaren 1ean, ostirala, 18:00etatik 20:00etara, pintxo-pote bat izango da Errebal Plazan, Trinkete tabernak zerbitzatua eta Sofia eta Ander taldearen zuzeneko musikarekin girotua.