Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak (ECCA) Eibarko Udalaren eta Nafarroako Rural Kutxaren kolaborazioarekin batera "Oparitu Eibar Txartela" kanpaina promozional berria martxan jarri du beherapenak eskainiz, oraingoan ostalaritza eta elikadura sektoreei zuzenduta.
Txartel hauek
www.erosieibarren.eus webgunearen bidez eskura daitezke azaroak 6tik aurrera.
Bi sektoreetan zenbateko ezberdinak dituzten bi txartelen artean aukera daiteke:
Ostalaritza sektorea:
50€-ko txartela 30€-gatik
100€-ko txartela 60€-gatik
*Erabiltzaileek 40€-ra arte aurreztu dezakete.
Elikadura sektorea:
50€-ko txartela 35€-gatik
100€-ko txartela 70€-gatik
*Beste kasu honetan erabiltzaileek 30€-ra arte aurreztu dezakete.
Ostalaritza eta elikadura bi txartel promozional hauek azaroak 6an jarriko dira salmentan goizeko 10:00etan, eta erosieibarren.eus webgunearen bitartez erosketa formularioa aktibatuko da. Erosketa formulario honetan erosketa oso erraz egin daiteke:
• Aukeren artean nahi dituzun txartelak hautatu. Sektore banatako txartel bat eskura daiteke NAN edo AIZ bakoitzeko (NAN bakoitzeko sektore banatako 50 €-ko edo 100 €-ko txartel bat hartu daiteke).
• Bete formularioa datu pertsonalekin.
• Aukeratu txartelak jasotzeko gunea. Txartelak erosketa egin eta, gutxienez, 2 egun baliodunen ostean egongo dira eskuragarri.
• Azkenik, eskuratutako txartelak ordaindu. Txartelak erabil daitezkeen establezimenduak formularioan azaltzen dira.
• Txartelak dagokien sektorerako soilik egongo dira aktibo, ez dagokion sektorean erabiliz gero ez du funtzionatuko.
• Promozioa 2023ko abenduaren 5ean bukatuko da. Data hau igarotakoan, promozio honetako txartelak baliogabetuko dira, txartelak dirua eduki arren. Zenbateko hau ezin izango da inolaz ere berreskuratu.
• Txartelen zenbatekoa agortutakoan erabilitako azken establezimenduan utzi beharko dira birziklatzeko.
TXARTELAK NON ERABILI
OSTALARITZA SEKTOREA TXARTELA
Aguiñaspi
Akara
Albert
Aloha
Arkupe
Astelena
Aterpe
Baratze
Birjiñape Berria
Bossa
Buenos Aires
Bulebú
Café Eibar
Casa Banaka
Casino (T. Etxebarria)
Chalcha
Chic
Chido
Dos de Mayo
Irimo Berria
Foxtter
Gastrogilda
Gure Leku
Guridi
Kaixo
Kalaka
Katu Kale
Kontent
Koskor
Kultu
Laurel & Hardy
Lusai
O’jays
Ongi Etorri
Orbela
Portalea
Sheiko
Slow
Sokoa
Suberoa
Tas-Tas
Tiki Taka
Trinkete
Tunelpe
Txoko
Unzaga GastroBar
Zubi-Gain
ELIKADURA SEKTOREA TXARTELA
Albizu Harategia
Andia Harategia
Arregui-Domínguez (Bidebarrieta)
Arregui-Domínguez (Ego Gain)
Aizpiri Autoservicio
Antxon Gozotegia
Coloniales A. González
El Tío Palancas
Farmacook
Gozoetxe
Gozo-Gozo
Ibarkurutze Frutadenda
Isasi Okindegia
Itxesi
Izaskun Harategia
Mari Carmen Solar Autoservicio
Mugica Harategia
Oberena Harategia
Otegui Harategia
San Andrés Gozotegia
Villalba Autoservicio
Zabaleta Okindegia
Zapore Izozki Denda
EZ GALDU AUKERA!
SUSTATU EIBARKO MERKATARITZA!
Erakunde parte-hartzaileak
Eibarko Merkataritza Gune Irekiak (EMGI), Eibarko Udala, Eusko Jaurlaritzak eta Rural Kutxarekin batera
“OPARITU EIBAR TXARTELA” ekimena martxan jarri du tokiko erosketak bultzatu eta babesteko asmoz.