Deskribapena
Labetik irten berri den ogiaren usaina gogoratzen? Hala usaintzen du Parriaundik. Ogia egitea da gure lanbidea eta, noski, adituak gara geurean.
1967an hasi ginen okintzan. Familian, nola bestela? Sekretuz eta tradizioz beteriko produktu hau da gure ogibidea eta egun haietako ilusio berdinaz jarraitzen dugu. Goizean goiz ogi faltarik ez dezazun, ordu txikitan hasten gara lanean. Azken finean Parriaundin hori baikara: okin adituak.
