Deskribapena

Bitxi-denda eta eskuz egindako beirazko apaingarriak

Txikitatik ezagutzen garen bi lagun gara, beira eta beste material batzuen eskulangintzan ibilbide luzea duguna. Guk gozatzeko eta zuek gure lan hain pertsonalarekin gozatzeko asmoa daukagu. Belarritakoak, lepokoak, ilerako eta emaztegaientzako osagarriak sortzen ditugu eta etxerako ispiluak, lanparak eta beirateak ere egiten ditugu. Dena gure denda-tailerrean aurki dezakezue.
Bezeroekin zuzenean lan egiten dugu mota/era guztietako piezak enkarguz egiten. Kontaizkiguzu zure ideiak.
Ez izan zalantzarik eta hurbil zaitez edo deitu telefonoz edozein kontsulta egiteko konpromiso gabe.

Ordutegia:

  • Astelehenetik Asteazkenera: 10:00-14:00 // 16:00-18:00
  • Ostegun eta Ostiralak: 10:00-14:00 // 17:00-20:00
  • Larunbatak: 10:00-13:00
  • Oharra: Batzuetan denda itxita dago kanpoan lanean gaudelako. Kanpotik etorriz gero, aurretik gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu. 653727682 Josune // 657795345 Nerea

Kokapena