Saria Eibarren gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egiten dutenentzat

Eibarren Akebaik, herriko dendari eta autoeskolekin batera, 100 euroko hiru erosketa-bonu banatuko ditu gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz gainditzen duten eibartarren artean. Ekimen honek gidabaimena euskaraz ateratzera animatu nahi ditu herritarrak (AM, A, B, C, D edo E baimenak), tokiko merkataritza eta hizkuntzaren erabilera uztartuz.

Bonua eskuratzeko, 2025ean zehar azterketa euskaraz gainditu eta Eibarren erroldatuta egotea beharrezkoa da. Sariak eskaera egiten duten lehen hiru pertsonei emango zaizkie; horretarako, dokumentazioa [email protected] helbidera bidali behar da abenduaren 31 baino lehen.

Prev Post
Eibarren erosteak saria du!
Next Post
Yraolagoitia liburu-dendak ateak ireki ditu berriz Eibarren