Bihar goizean azoka solidarioa egingo dute Helmet House-n, Indiako produktuekin
Bihar, martxoaren 28an, zapatua, Merkatu Solidarioa egingo dute Helmet House-n, goizeko 11:00etatik 15:00etara. Ekimenaren helburua da Ibarratik Misio Taldea GKEak bultzatzen dituen proiektu solidarioetarako dirua biltzea.
Azokan Indiako hainbat produktu izango dira salgai, besteak beste, eskulanak, arropak eta espeziak.
Irati Ayerza, Ibarratik Misio Taldeako kidearen esanetan, ekimen honen bidez Indian martxan dauden garapen proiektuak lagundu nahi dituzte. Azaldu duenez, gaur egun Karitateko Karmeldar Vedrunekin elkarlanean ari dira, India osoko 32 etxetan. Hasieran Karnatakan, hegoaldean, abiatu ziren, eta gaur egun Arunachal Pradesh eta Gujarat aldera ere zabaldu dute lana.
Garapen proiektu horiek, batez ere, emakumeen prestakuntza eta ahalduntzea dute ardatz, baina hezkuntza eta osasun arloko ekimenak ere lantzen dituzte.

