Eibar bat egingo du Korrikarekin! Eibarko Dendarien Elkartea ere bertan izango da

Euskararen aldeko ekimenik esanguratsuenetako bat den Korrika berriz ere Eibarrera iritsiko da aurten. Martxoaren 28an, 21:00ak aldera, herriko kaleak zeharkatuko ditu, giro berezia sortuz euskara ardatz hartuta.

Aurtengo edizioan, 26 eragilek hartuko dute parte, eta horien artean izango da Eibarko Dendarien Elkartea ere. Elkarteak lekukoa eramango du, euskararekiko konpromisoa eta tokiko merkataritzaren inplikazioa agerian utziz.

Parte-hartze honek berriro erakusten du Eibarko merkatariek euskararen sustapenean duten papera eta herri ekimenekiko duten lotura.

Euskara Gara!

Prev Post
K-Bitamina podcastaren atal berria: Miguel Martinena, Igmar Optika
Next Post
Bihar goizean azoka solidarioa egingo dute Helmet House-n, Indiako produktuekin