Bihar hasiko da Udako Aukeren Azoka Eibarko kaleetan

Uztailaren 22tik 24ra, Eibarko merkataritzak bere eskaintzarik onenak aterako ditu kalera. EMGIk eta Udalak antolatutako “factoring” azokan 29 establezimenduk hartuko dute parte: 20 denda Toribio Etxebarria kaleko karpetan egongo dira, eta gainerakoak denda barruan. Azoka 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik hiru egunetan zehar.

Gainera, …eta kitto! Euskara Elkarteak presentzia berezia izango du. Euskararen erabilera sustatzeko asmoz, dinamika dibertigarri bat prestatu dute: denden logotipoak bildu eta euskararekiko konpromiso bat hartzen duten herritarrek Euskeraz Primeran! erosketa-poltsa jasoko dute. Gainera, 100 euroko erosketa-txartel baten zozketan parte hartuko dute.

Prev Post
Zabalik dago Eibarko errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza epea
Next Post
“Umeak Eskolara” eta “Dirulaguntzak Ikasleei” programak martxak jarri dira