Herriko lau taberna ezagun arituko dira ETBko “Pintxo Pote” lehiaketan
Eibarko sukaldaritza protagonista izango da ETBko saio gastronomiko berrian. Untzaga plazan egindako grabaketetan, Ongietorri, Kontent, Amesti eta Albert tabernek euren sormena eta teknika erakutsi dituzte Javi Sierra aurkezlearen aurrean.
Lehiaketa honen berezitasuna balorazio sisteman dago: parte-hartzaileak eurak dira epaimahaikide, eta elkarren pintxoak puntuatu behar dituzte. Sukaldaritzaz gain, gure herriko poteoaren ohitura eta giroa sustatzea da ekimenaren helburu nagusia.


